Gasteizen igaro dute goiza Autoglas-Glavistako langileek, fabrikaren itxieraren eta euren kaleratzearen aurkako aldarria zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzaren aurrean bildu dira lehenbizi, eta Legebiltzarrera jo dute gero, manifestazioan. Modu horretan, inplikazio handiagoa eskatu nahi izan diote Jaurlaritzari, 240 langile enplegatzen dituen haizetako fabrika "bizirik" mantentzeko.
Argazkiak: Autoglas-Glavistako Enpresa Batzordea