ARGAZKIAK

Legealdi berriari ekiteko prest da Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 19a, 10:03

2021ean sortutako erakundeak atzo ekin zion bere bigarren legealdiari. Miguel Angel Herrero hautatu zuten mankomunitateko lehendakari aho batez, eta datozen urteetarako erronkak definitu zituzten. Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoak izan ziren atzoko osoko bilkuran.

Ezohiko bilkura egin zuten atzo Ibaizabal-Nerbioi Mankomunitatea osatzen duten bederatzi udalerrietako ordezkariek, tartean Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoak ere. Maiatzeko Udal eta Foru hauteskundeek eskualdeko mapa politikoa aldatu dute, eta horren isla mankomunitatera iritsi zen atzo.

Gauzak horrela, bere bigarren legealdiari ekin dio erakundeak. Atzoko bilkuran mankomunitateko lehendakaria hautatu zuten bederatzi udalerrietako ordezkariek. Orain arte lehendakari izandako Miguel Angel Herro izendatu zuten berriro ere lehendakari aho batez. Txutxi Ariznabarreta Arrankudiaga-Zolloko alkateak Herrok azken urteetan mankomunitatearen eraketan egindako lana jarri zuen balioan, eta bide horretan jarraitzeko "hautagairik egokiena" dela adostu zuten guztien artean.

Lehendakariordea izendatzea falta da orain, baina Herrok bere hitzartzean aurreratu zuenez, abendu hasieran egingo duten lehenengo Osoko Bilkuran adostuko dute ardura hori.

Erronka berriak bigarren legealdian

2021eko maiatzaren 13an sortu zen Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea, ordura arte Udaltalde 21 erakundeak abiatutako bideari segida emateko asmoz.

Guztira bederatzi udalerrik osatzen dute mankomunitatea, tartean Aiaraldeko lau udalerri: Urduña, Orozko, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo eta Etxebarri.

Lehenengo legealdian jasangarritasun politikez eta hondakinen kudeaketaz arduratu da nagusiki mankomunitatea, baina bigarren legealdi honetan erronka berriak esleitu nahi dizkiote bere buruari. "Zerbitzu berriak konpartitzeko erronka dugu legealdi berri honetan, gizarte zerbitzuak besteak beste", azaldu zuen Ariznabarretak Arrigorriagako udaletxean izandako osoko Bilkuran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide