Atzo 12:30ean Donostian zuten hitzordua Euskal Eskola Publikoaren aldekoek eta Aiaraldeko hainbat lagunek ez zuten kale egin. Autobusa antolatu zuten eta Gipuzkoako hiriburura jo zuten euren aldarrikapenekin.
Gurasoek zein irakasleek egin zuten topo autobusean eta elkarrekin aldarrikatu zuten bestelako Hezkuntza Legea behar dela.
Argazkiak: Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik! plataforma