Azaroaren 30eko grebari begirako Herri akordioa plazaratu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urr. 31a, 07:00

Agerraldia egin zuten horretarako hainbat eragile, sektore eta mugimenduetako dozenaka kidek igandean, Artziniegako frontoian. 

Erritmoa azkartzeari ekin dio Aiaraldeko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako Hego Euskal Herri osoan deitua dagoen greba orokor feministari begira. Horri lotuta, urrats esanguratsua eman zuen igandean, eskualdeko agerraldia egin baitzuen Artziniegan. 

Hainbat eragile, sektore eta mugimenduetako dozenaka kide bildu ziren Toñin Luengas frontoian. Greba egiteko arrazoiak aletu zituzten, irakurketa zabal bat plazaratuta. "Ez da unean uneko zerbait, zaintza bizitzako une eta eremu guztietan beharrezkoa da", nabarmendu zuten, "gure gorputzen, komunitateen eta lurraren iraunkortasunerako ezinbestekoa da; hau da, bizitza, ongizatea eta osasuna iraunaraztekoeta kudeatzeko beharrezkoa".

Baina Euskal Herrian zaintzarako zerbitzuak "geroz eta pribatizatuago" daudela salatu zuten jarraian, "enpresa lagunen eskuetan jartzeko eta horietatik milioi askotako etekinak ateratzeko, zaintzaren kalitatearen eta langileen lan-baldintzen kontura".

Horretarako "familia heteropatriarkala erdigunean" jartzen dela nabarmendu zuten eta, ondorioz, zaintza lanak emakumeen gain geratzen direla, "eta sarritan emakume migratu arrazializatuetan". Horregatik, Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideek uste dute egungo sistema "arrazista" ere badela, "kapitalista eta heteropatriarkala" izateaz gain. 

Guztira, 23 eskakizun zehatz plazaratu dituzte, hainbat gairi lotutakoak: erroldatzeko eskubidea, arrazakeria instituzionala, gizonei egin beharreko interpelazioa, agroekologia, etxebizitza, zaintzaileentzako laguntza sareak, etxeko langileen lan baldintzak, zaintza sistema publikoa indartzea eta abar luze bat.

Herri akordioa

Aipatutako guztiaren aurrean, "zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko apustua" aldarrikatu zuten feministek, eta horri begirako tresna moduan jarri dute grebarekin sustatu nahi den Herri akordioa, "mugimendu sozial eta sindikalekin batera adostutakoa". 

Akordio horretan momentuz bildu dituzten aldarriak ere aletu zituzten igandeko agerraldian. Bi multzotan banatu zituzten exigentziak, epe laburrera begirakoa alde batetik, epe luzera begirakoak bestetik. Guztira, 23 eskakizun zehatz plazaratu dituzte, hainbat gairi lotutakoak: erroldatzeko eskubidea, arrazakeria instituzionala, gizonei egin beharreko interpelazioa, agroekologia, etxebizitza, zaintzaileentzako laguntza sareak, etxeko langileen lan baldintzak, zaintza sistema publikoa indartzea eta abar luze bat. 

Bukatzeko zaintzarekiko "konpromisoak nahiz erantzunkizunak" hartzeko beharra jarri zuten mahai gainean igandeko agerraldian, "lanaren banaketa sexual eta arrazista" desegiteko. Horri begirako urrats moduan kokatu zuten azaroaren 30ko greba feminista orokorra, "denon bizitza erdigunean jartzeko prozesua" izango dela nabarmenduta.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide