ZOZKETA

Akerbeltzen 15. urteurreneko kontzertu berezia ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 06:00

15 urteko ibilbidea bete du erromeriak. / Akerbeltz

Larunbatean izango da zita Durangoko Landako gunean. Hainbat musikari igoko dira oholtzara erromeria beteranoarekin batera, Aiaraldeko zenbait kide tartean. Hemen parte hartu daiteke sarreren zozketan.

Akerbeltz erromeriak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean Durangoko Landako gunean. 21:00etan hasiko da emanaldia, baina lehenago Andoni Ollokiegi arduratuko da giroa berotzeaz, 19:00etatik aurrera. Ez da gonbidatu bakarra izango, artista ospetsu ugari igoko dira oholtzara erromeriarekin batera abestera: Leire Martinez, Rozalen, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo, Doctor Deseo taldeko Jou eta Francis, Iñaki Ortiz de Villalva, Bamboo Dance eta Yogurinha Borova.

Erromeriak sare sozialetan jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko, baina Aiaraldea Komunikabideak 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu ostiralean. Hemen parte hartu daiteke zozketan. 

Gainera, ETBk kontzertua grabatuko du, eta sarreren dirua minbiziaren aurkako EITB Maratoia 2023 ekimenera bideratuko da. 

Aiaraldearren presentzia

Yogurinha Borova ez da izango larunbateko zitan parte hartuko duen aiaraldear bakarra. Izan ere, kontzertuaren ostean gaua luzatzeko aukera egongo da, eta DJ Azkenak Itxi Dezala laudioarrek izango dute horretarako ardura, DJ A&B Show-rekin batera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide