Cadizeko metaleko grebagatik auziperatutako langilearen "berehalako absoluzioa" eskatu dute Tubacexeko LABeko kideek

Txabi Alvarado Bañares 2023ko aza. 3a, 06:30

Tubacexeko ordezkari batzuk elkartasun bidaia egin zuten 2021ean Cadizera, bertako grebaren testuinguruan. / @Lolamatala

Gaur epaituko dute Raquel Rodriguez behargina, eta sindikatu abertzaleak oharra plazaratu du elkartasuna adierazteko.

Gaur epaituko dute Raquel Rodriguez, Cadizeko metalgintzaren sektoreko grebagatik auziperatutako langilea. Tubacexeko LABeko sail sindikalak oharra plazaratu du beharginari elkartasuna adierazi eta bere "berehalako absoluzioa" exigitzeko. "Raquel duintasun eta borroka eredua da langile klase osoarentzat eta horregatik jarraituko dugu bera sutsuki defendatzen", aldarrikatu du sindikatuak. 

LABeko kideek gogorarazi dute Rodriguez komunikabideetan agertu zela indar polizialei aurre egiteagatik. "Une horietan egikaritzen ari ziren militarizazioa eta errepresioa gelditzeko eskatu zien. Horren ondorioz, hainbat delitu egotzi zizkioten, eta isun bat ordaintzera zigortu". 

Fiskaltzak akordioa eskaini zion langileari, egozten zitzaiona onartzearen baldintzapean. "Raquelek uko egin zion horri eta, errepresalia moduan, berriro akusatu zuten, bere zigorraren zenbatekoa are gehiago igoz".

Horren aurrean, Raquel "errugabea" dela nabarmendu dute LABeko kideek, "langile klasearen mobilizazioen aurkako estatuaren errepresio makinariaren beste biktima bat" dela iritzita. 

Aldebiko elkartasuna

Honakoa ez da Tubacexeko langileen eta Cadizeko metaleko langileen artean dagoen lehen elkartasun keinua. 2021ko azaroaren 25ean, Tubacexeko greba mugagabea amaitu eta aste batzuetara, bertako zenbait langilek Andaluziaraino bidaiatu zuten, grebalariei 5.000 euroko dohaintza egiteko. 

Iragan ekainean, aldiz, Cadizeko bi langilek Gasteizera bidaiatu zuten, Tubacexeko auziperatuei elkartasuna adierazteko epaitegiaren aurrean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide