Palestinaren kontrako sarraskia berehala gelditzea exijituko dute gaur Amurrion, Laudion, Urduñan eta Orozkon 19:00etan, herriko plazetan. Laudion, gainera, goizean ere mobilizazioak deitu dituzte, ikastetxetan zein lan zentroetan.
Protesta sorta hau Gernika-Palestina herri ekimenak bultzatu du, bi helbururekin. Alde batetik, indarkeria behin betiko etetea (atzo hedabideek jakinarazi zuten Israelek jadanik 10.000 palestinarrek hil dituela Gazaren aurkako erasoaldian). Bestetik, Palestinan elkarrizketaren bidezko konponbidea nagusitzea eskatuko dute.
Guztira, Hego Euskal Herriko 100 udalerri baino gehiago batu dira gaurko deialdira eta beste zita batzuk ere egongo dira aurki, azaroaren 11n Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egongo baitira Palestinarekin Elkartasun Ekimenak antolatuta.
Laudion ere elkarretaratzea egin zuen Laudioko Gazte Asanbladak iragan urriaren 20an.