Hemen ikusi daiteke 'Poliedroa' saioaren lehen atala. Aiaraldea Komunikabideko kideok ostegunero plazaratuko dugu bideo-podcast honen atal berri bat, eskualdeko errealitateari ertz, alde eta erpin ezberdinetatik begiratzeko helburuarekin.
Lehen saio honetan bi gai oso ezberdin ekarri ditugu estudiora. Alde batetik, Maiteder Intxaurraga izan dugu gurekin. Bularreko minbizi metastasikoaren elkartean aritzen da orokoarra, eta taldearen jardueraren zein gaixotasunaren inguruan mintzatu da.
Bestetik, Xabier Berganza izan dugu gurekin, Aiaraldeko Soinu Sistemako kidea. Kolektibo horrek 10 urte bete berri ditu, eta eginiko ibilbideari buruz solastu gara berarekin.
Ivoox plataformaren bidez ere entzun daiteke podcasta:
Eta baita Spotify plataforman ere: