'Poliedroa' saioa, Aiaraldeko errealitateari ertz eta erpin ezberdinetatik begiratzeko. Ostegunero Aiaraldea.eus atarian eta plataforma digitaletan!
Mikel Ayllon eta Irati Agirreazkuenagarekin solasean, gerrari eta antzerkiari buruz

Erredakzioa uzt 25 Aiaraldea

Piszifaktoria Ideien Laborategiko Mikel Ayllon eta Irati Agirreazkuenaga gonbidatu ditugu aste honetako Poliedroa saiora. Liburu batekin etorri dira, azken urteetan taularatu dituzten hiru antzerki barne hartzen dituena: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da.