Hiru gonbidatu izan ditugu 'Poliedroa' bideo-podcastaren bigarren atal honetan. Hasteko, Iñaki San Andres izan dugu gurekin. ELA sindikatuko arduraduna da bera, eta Autoglas-Glavistako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen prozesuan buru-belarri sartuta dago.
Ondoren, Nerea Iglesias Lili etorri da estudiora, Kultur Faktoriatik Bruselako The YouYou Group taldearekin garatu duten proiektu artistikoaren nondik norakoak azaltzeko.
Bukatzeko, Goiatz Urkijo Castañaresek bisitatu gaitu, Euskaraldiko koordinatzaileak. Egitasmo horren iazko edizioaren azterketaren emaitzak plazaratu berri dituzte, eta horren inguruan mintzatu da mikrofono aurrean.
Podcasta entzungai dago baita Ivoox eta Spotify plataformetan: