Ikasturte berria hasi zenetik, Aiaraldea eta Gasteiz lotzen duen autobus zerbitzuak zenbait gabezi izan ditu eta hainbat bidaiari garraio gabe geratu dira hori dela eta.
Arabako Foru Aldundiak iragarri berri du Gasteiz-Amurrio-Laudio 15. lineak autobus bat gehiago izango duela larunbatetan, Gasteiz-Laudio arteko eguneko azken zerbitzuan. Zehazki, 22:35ean irtengo da Arabako hiriburutik.
Horrez gain, ordu tarte jakin batzuetako plazen eskaintza handituko dute, azken asteetan izandako bidaiarien hazkundera egokitzeko.