Indarkeria Matxistaren aurka Aiaraldea dantzan lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak, Emakunderen babesarekin, eta abenduaren 3ra arte luzatu du bertan izena emateko epea.
Aiaraldeko edozein norbanako zein taldeek hartu ahalko dute parte, eta ez da adin mugarik egongo. Bi modu daude horretarako: erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera idaztea edo 688 84 81 52 telefonora hots egitea (Whatsapp mezua bidalita edo deituz). Norbanakoaren edo taldearen izena bidali beharko da, baita harremanetarako telefonoa ere.
Aurreko edizioan bezala, emakumeek ahalduntzea sustatzea izango da ekimenaren xedea, dantza salaketa tresna gisa erabilita. Gauzak hala, ahalduntzea eta indarkeria matxistaren aurkako mezuak dituzten abestiak balaitu beharko dituzte parte hartzaileek koreografiak osatzeko, eta euskara izan beharko da hautatutako kanten hizkuntza nagusia.
Aiaraldea Komunikabidea parte hartzaile guztiekin bilduko da banan-banan, koreografia bideoz jasotzeko. Ondoren, bozketa fasea abiatuko da Aiaraldea.eus atarian, abenduaren 18tik 22ra. Boto gehien jasotzen dituzte bideoetako dantzariak izango dira irabazleak. Norbanakoen kategorian gailentzen denak 200 euroko saria jasoko du, eta 500 eurokoa, aldiz, taldekako kategoriakoak.
2021ean egin antolatu zuen Aiaraldea Komunikabideak dantza lehiaketaren lehen edizioa. 9 taldek hartu zuten parte orduko hartan, eta Amurrioko kiroldegiko 'Zunba txiki' eta Aiara Dantza taldeak gailendu ziren.