Indarkeria Matxistaren aurka Aiaraldea dantzan lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzeko epea, abenduaren 3ra arte

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 07:00

Dantza lehiaketaren lehen edizioko sari banaketa. / Aiaraldea.eus

Norbanakoen zein taldeen kategoriak egongo dira, eta parte hartzaileek abenduaren 3ra arte izango dute ekimenean izena emateko tartea. 

Indarkeria Matxistaren aurka Aiaraldea dantzan lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak, Emakunderen babesarekin, eta abenduaren 3ra arte luzatu du bertan izena emateko epea.

Aiaraldeko edozein norbanako zein taldeek hartu ahalko dute parte, eta ez da adin mugarik egongo. Bi modu daude horretarako: erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera idaztea edo 688 84 81 52 telefonora hots egitea (Whatsapp mezua bidalita edo deituz). Norbanakoaren edo taldearen izena bidali beharko da, baita harremanetarako telefonoa ere. 

Aurreko edizioan bezala, emakumeek ahalduntzea sustatzea izango da ekimenaren xedea, dantza salaketa tresna gisa erabilita. Gauzak hala, ahalduntzea eta indarkeria matxistaren aurkako mezuak dituzten abestiak balaitu beharko dituzte parte hartzaileek koreografiak osatzeko, eta euskara izan beharko da hautatutako kanten hizkuntza nagusia. 

Aiaraldea Komunikabidea parte hartzaile guztiekin bilduko da banan-banan, koreografia bideoz jasotzeko. Ondoren, bozketa fasea abiatuko da Aiaraldea.eus atarian, abenduaren 18tik 22ra. Boto gehien jasotzen dituzte bideoetako dantzariak izango dira irabazleak. Norbanakoen kategorian gailentzen denak 200 euroko saria jasoko du, eta 500 eurokoa, aldiz, taldekako kategoriakoak. 

2021ean egin antolatu zuen Aiaraldea Komunikabideak dantza lehiaketaren lehen edizioa. 9 taldek hartu zuten parte orduko hartan, eta Amurrioko kiroldegiko 'Zunba txiki' eta Aiara Dantza taldeak gailendu ziren.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide