Euriak ez ditu piketeak kikildu. Goizeko lehen ordutik Aiaraldeko industriagune nagusiak blokatu dituzte ehunka grebalarik, Greba Feminista Orokorrerako deialdia jarraituz. Fabriketako sarreretan zein herriguneetan trafikoa oztopatu dute, besteak beste.
Lanuzteak eragin nabaria ari du izaten eskualdean. Komertzio askok pertsiana jaitsita izango dute gaur egun osoan zehar, eta, datu ofizialen faltan, lantegietan ere beharginen falta nabaria dago.
Aiaraldea Komunikabidea Greba Feminista Orokorreko zuzeneko jarraipena egiten ari da, hemen jarraitu daiteke.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Txabi Alvarado Bañares