Julen Ibarrola izendatu dute Urbide ur partzuergoko presidente

Aitor Aspuru Saez 2023ko abe. 1a, 16:00
Julen Ibarrola Izoriako Administrazio Batzarreko presidentea da. / Urbide

Izoriako Administrazio Batzarreko presidentea egongo da erakundearen buruan eta Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen foru-diputatua izango da presidenteordea.

Urbide Arabako Ur Partzuergoak bere ordezkariak berritu ditu, udal hauteskundeen ondorioz. Azaroaren 27an egin zituzten izendapenak eta Julen Ibarrola Izoriako Administrazio Batzarreko presidentea eta abeltzaina egongo da instituzioaren buruan. Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen foru-diputatua, aldiz, presidenteordea izango da.

Arabako tokiko 108 erakundek osatzen dute Urbide: 14 udalek, 93 kontzejuk eta Arabako Foru Aldundiak. Partzuergoaren helburua da lurralde historikoaren ur edangarriaren ziklo osoa kudeatzea, biltzea eta hornitzea barne.

Erakundearen helburu nagusietako bat izango da Europako Araudia betetzea. Izan ere, etorkizunean uraren kostuak bere kudeaketa osoaren faktura osoa ordaindu beharko du, ez gaur egun bezala, orain udalek euren gain hartzen baitute gastuaren zati bat.

Urbide osatzeko Kantauriko Urkidetza desegin zen eta prozesuak eztabaida politikoa ekarri zuen. Esaterako, Artziniegako Udalak erabakia atzeratu zuen, ez zegoelako ados jarraitutako bidearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide