Faktoriara itzuli ziren Zaraobe Institutuko dozenaka ikasle iragan ostiralean, klasean prestatutako bi antzezlan labur taularatzeko euren klasekideen aurrean.
Miren Gaztañaga aktorea izan dute bidelagun obrak sortzerako orduan. Bitartekaritza artistikoa egin du Arakaldon bizi den aktoreak Zaraobe Institutuko ikasleekin. Azaroan plazaratu zuten sortutako lehen obra, eta ostiraleko saioarekin eman zioten amaiera dinamikari.
Kultur Faktoriarik antolatu du bitartekaritza artistikoa, eta ez Zaraoben bakarrik. Antzeko beste bi ekimen ere garatu dituzte Laudio Institutuan, Leire Sanjurjo dantzariarekin eta Julen Zubiete zinemagilearekin.
Argazkiak: Naia Vallejo Alonso