Urtero bezala, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek uko egin diote Espainiako Konstituzioaren Eguna ospatzeari. Gauzak hala, ohiko jarduna mantendu dute gaur, eta kooperatibaren egoitza den Faktoria espazioa irekita egongo da arratsaldean, ohiko ordutegian.
Egutegi propioaren aldeko apustua egiten du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak. Gauzak hala, jai egun arrotzatzat jotzen diren egunak beste batzuengatik ordezkatzen dituzte bertako langileek. Hala egin zuten, adibidez, urriko Hispanitatearen Egunean.
Aiaraldea Kooperatiba Elkartearena ez da salbuespena. Euskal Herrian hainbat eragile, ikastetxe eta kooperatibek hartu dute gaur ateak irekita mantentzeko hautua:
Gure lokal guztiak irekita egongo dira gaur
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) December 6, 2023
*
Todos nuestros locales estarán abiertos hoy#EzerEzOspatzeko #NadaQueCelebrar pic.twitter.com/M9eYEXUnW0
𝗘𝘇 𝗱𝘂𝗴𝘂 𝘇𝗲𝗿 𝗼𝘀𝗽𝗮𝘁𝘂
Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta
Gure egoitza guztiak irekita egongo dira ohiko ordutegian
🔗 https://t.co/7zlWgFFIs1 pic.twitter.com/S9EEwv9zOx— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 6, 2023
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunezhttps://t.co/5BPzy9P18B
— ARGIA (@argia) December 6, 2023
Jai arrotzen aurrean, gure egutegia lantzeko hautua egin dugu. Erredakzioa, harrera eta administrazioa martxan dira, eta webgunea ohi bezala ari gara eguneratzen. #EzerEzOspatzeko#TxikitikEragiten pic.twitter.com/yurkjOVb93
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!