Akelarre dantza taldeko kideak gailendu dira 'Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan' lehiaketan. 606 boto jaso dituzte guztira dantza talde horretako kideek, Mikel Markezen Konplize ditut eta abestiarekin sortutako piezarekin:
Bigarren postuan geratu dira 'El Jaro' kiroldegiko zunba taldeko kideak. 472 boto jaso dituzte Neomak taldearen Aioai abestiaren koreografiarekin:
Hirugarren postuan, aldiz, Ilargi Moreak talde urduñarreko kideak daude, Haize gorria taldearen Indar Morea abestiaren erritmora eginiko lanarekin 167 boto jasota:
Aiaraldea Komunikabideak antolatu du lehiaketaren aurtengo edizioa, Emakunderen babesarekin. Lehen edizioa 2021n egin zen.