Abian dago Sahararen aldeko elkartasun kanpaina. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Lagunen Elkarteko kideak Laudio eta Amurrioko Eroskiren saltokietan egongo dira bihar eta etzi, oinarrizko produktuak jasotzen: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze eta sardina latak, arroza eta konpresak.
Horrez gain, dohaintza ekonomikoak egiteko kontu korrontea ere jarri dute nahi duen ororen eskura: ES79 3035 0089 1608 9104 1001.
Artziniegan ere
Artziniegan ere egongo da elkartasun kanpainan parte hartzeko aukera. Zehazki, UNIDE supermerkatuan utzi ahalko dira elikagaiak.
Antolatzaileek espero dute 80-100 tona artean biltzea guztira otsailaren hasierarako. Donostiatik abiatuko da euskal karabana Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetarantz. Iaz Laudiotik atera zen karabana.
Ekimenaren antolatzaileek Aiaraldeko herritar guztiei luzatu diete ekarpena egiteko gonbita, eta espero dute bilketak “ohikoan duen harrera beroa” izatea aurten ere.