Atzo EAJk Durangon egindako ekitaldian argitu zuten Eusko Legebiltzarreko hauteskudeen zerrendak zeintzuk izango diren. Aiaraldeko bi herritar sartu dituzte Arabako hautagaitzan. Bata Ander Añibarro da, hirugarrena zerrendan, bestea Jonatan Moreno, bosgarrena.
Añibarrok badaki ardura politikoa zer den. Gaztea izan arren, Laudioko zinegotzia izan zen 2015etik 2019ra bitartean. Gero udal hauteskundeak irabazi eta alkate bilakatu zen. Azken hauteskundeetan tarte txiki bategatik bigarren hautagai bozkatuena izan ondoren, EAJko udal taldeko bozeramailea da bilakatu da. Horrez gain, Aiarako Kuadrillako presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaria ere izan da.
Jonatan Moreno amurrioarrak ez dauka, aldiz, profil horren publikoa, baina eginkizun garrantzitsuak izan ditu alderdiaren barruan. Esaterako, azken udal hauteskundeetan komunikazioan lan egin zuen Araban.