Poeta ezagunaren olerkiak eta bere lanari buruzko hausnarketak plazaratu zituen Astizek, seriotasuna eta umore puntuak uztartuta. Elorrietak, aldiz, Arestiren hainbat olerkirekin sortutako kantuak jo zituen. Dozenaka lagun bertaratu ziren Laudioko Udalak antolatutako ekitaldira, eta Arestiren letra ezagunenetako bat guztiak elkarrekin abestuz amaitu zuten emanaldia.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Txabi Alvarado Bañares