Arabako Foru Aldundiak azterlana egingo du Aiaraldea eta Usansoloko Ospitalea garraio publikoarekin lotzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 14a, 14:30

Joseba Diez Antxustegik atzo bere alderdikideekin egindako bileraren irudia. / EAJ

Joseba Diez Antxustegi Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzaleak bilerak egin zituen atzo eskualdeko pentsiodunekin zein EAJko alderdikideekin, horren berri emateko. Aurten jarri nahi dute martxan zerbitzua.

Atzo arratsaldean bilera egin zuen Joseba Diez Antxustegi Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzaleak Aiaraldeko Kuadrillako pentsiodunekin. Izan ere, kolektibo horrek deitu zuen hitzordua, eskualdea eta Usansoloko Ospitalea garraio publikoarekin lotzeko aldarriarekin borroka zikloa abiatu ostean iaz (mozioak aurkeztu zituzten eskualdeko udaletan, besteak beste). 

Foru Aldundiko ordezkariak aukera baliatu zuen azaltzeko erakundearen barruan lanean ari direla akordioa lortzeko eta 2024an zerbitzu hori abian jartzeko.

Horrez gain, Antxustegik argitu zuen ahalegina egiten ari direla "garraio-modu baten xehetasun zehatzak eta maiztasuna bilduko dituen azterlan bat garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, harekin zehaztu behar baitira zerbitzua abian jartzeko xehetasunak".

"Neurriak konponbidea eman nahi dio Aiarako Kuadrillako herritarren zati baten eskariari; izan ere, Galdakaoko ospitalera joateko garraio publikoa eskatu du, osasun-zentroko erabiltzaile guztientzat aparkaleku nahikorik ez duelako", adierazi du Antxustegik.

Foru Aldundiko ordezkaria Aiarako Kuadrillako bere alderdikideekin batu zen gero, egitasmoaren inguruan hitz egiteko.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide