Eba Blanco Angulo eta Lamia Arcas Nogales Arabako EH Bilduko Legebiltzarreko hauteskunde zerrendaren lehenengo postuetan egongo dira

Erredakzioa 2024ko ots. 18a, 14:00

Lamia Arcas Nogales Laudioko udalbatza aretoan. / Aiaraldea.eus

Eba Blanco Angulo bigarrena izango da, Peio Otxandiano lehendakarigaiaren ondoren, eta Lamia Arcas Nogales aretarra, aldiz, seigarrena. Toni Barbado Lazaro -Galder Barbadoren aita- 17. postuan joango da eta Ainize Gastaka Martínez Laudioko alkatea 22. tokian.

EH Bilduk gaur bertan jakinarazi du zein kidek osatuko duten Eusko Legebiltzarreko hauteskunde zerrenda arabarra eta Aiaraldeko lau herritar daude horien artean.

Peio Otxandiano koalizioaren lehendakarigaiaren ondoren (hau da, bigarren postuan) kokatu dute Eba Blanco, EAko arduradun politiko nagusia. 50 urteko amurrioarra itzultzailea da ogibidez, zinema eta telebista bikoizketaren esparruan, eta kazetaritza ikasketak ditu. 2012tik da EH Bilduko legebiltzarkidea, gizarte politika eta osasun gaien bozeramailea da eta 2016ta geroztik EH Bilduko Legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko mahaikidea.

Seigarren postuan, aldiz, Lamia Arcas Nogales egongo da. 40 urteko aretarra udal idazkari eta AOT Juridikoa da lanbidez, zuzenbidean graduatua. 2019-2023 legealdian Laudioko udal talde politikoaren bozeramalea izan zen. Antolakuntza publikoa, zerbitzu orokorren, hiri garapen, ekonomia eta zerga kudeaketa zerbitzuen batzordekidea izan zen eta Kantauri Urkidetzako Aiarako Kuadrillako eta Udalbiltzako Batzordekidea. Turismo jasangarria eta tokiko ekonomian oinarritutako politikak bultzatu zituen, koalizioak azaldu duenez. 2018. urtean Gure Esku Dago plataformako Berme Batzordeko buru izendatu zuten.

17. tokian Toni Barbado Lazaro egongo da. 64 urteko amurrioarra Galder Barbado Bonillaren aita eta erretiratua da. Metalaren industriako langilea eta sindikalista izan da.

22. zerrendakidea Ainize Gastaka Martinez izango da. Abokatua lanbidez, arlo zibil, penal eta administratiboan lanean arituta da, harik eta 2023an Laudioko alkate bilakatu zen arte.

Zerrenda osoa honako hau da:

1.- Pello Otxandiano Kanpo.
2.- Eba Blanco Angulo. 
3.- Mikel Otero Gabirondo.
4.- Itxaso Etxebarria Astondoa.
5.- Gorka Ortiz de Guinea Vea-Murguia. 
6.- Lamia Arcas Nogales.
7.- Ibon San Saturnino Murua.
8.- Amancay Amets Villalba Eguiluz.
9.- Xabier Goikuria Oiarbide.
10.- Claudia Venceslao Pueyo. 
11.- Xabi Ruiz de Larramendi Arana. 
12.- Elisabet Zubizarreta Arruabarrena. 
13.- Hugo Elena del Rio. 
14.- Elena Aguayo Rico. 
15.- Mikel Diaz de Alda Gomez de Segura.
16.- Naroa Hernandez Izaga. 
17.- Toni Barbado Lazaro. 
18.- Julu El Outmani Balaass. 
19.- Isidro Ruiz de Oña Calvete. 
20.- Ainara Unanue Carazo.
21.- Unai Gutierrez Urkiza. 
22.- Ainize Gastaka Martínez
23.- Jose Manuel Villanueva Gutierrez.
24.- Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana. 
25.- Rocio Vitero Perez. 

Ordezkoak

1.- Gotzon Villaño Murga. 
2.- Ainhoa Belakortu Ramos. 
3.- Unai Ruiz de Viñaspre Bezares.
4.- Ainhoa Mayoz Ibañez. Lantaron. 
5.- Oier Iñurrieta Garmendia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide