DATUAK

10,4 milioi euro jaso dituzte Tubacexeko kontseilari eta goi kargudunek 2023an, aurreko urteko kopuruaren bikoitza baino gehiago

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mar. 8a, 14:37

Jesus Esmoris (bigarrena ezkerretik hasita) Tubacexeko akziodunen batzar batean. / Jose A. Del Moral

Jesus Esmoris kontseilari delegatuak 2,6 milioi euro jaso zituen, eta 6,7 milioi euro banatu zituzten administrazio kontseiluan ez dauden goi kargudunen artean. 

Azken urteetako igoerarik handiena eman zuen Tubacexek iaz bere kontseilari eta goi-kargudunen soldatetan. Hala ikusi daiteke enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean plazaratutako dokumentuetan.

10.447.000 euro banatu zituzten iaz multinazionaleko zuzendaritzako kideen artean, 2022an 4.396.000 euro izan ziren bitartean. Hau da, urtebeteko epean diru-kopuruaren bikoitza baino gehiago jasotzera pasa dira enpresa taldeko buruak. 

3,6 milioi administrazio kontseiluko kideentzat

Administrazio kontseilua osatzen duten 11 kideek 3.690.000 euro jaso dituzte guztira soldata eta dietetan. 2022an, aldiz, 1.612.000 euro banatu zituzten, eta kide bat gehiago zegoen aginte-organo horretan. 

 


Dena den, nabarmentzekoa da diru gehiena pertsona bakarrak jaso duela: Jesus Esmoris Esmorisek. Tubacexeko kontseilari delegatuak 1,95 milioi euro jaso zituen iaz "epe luzerako ordainsari aldakor" moduan, eta horregatik eman da, gehienbat, igoera bere soldata, eta baita kopuru orokorrean ere. 

Horrez gain, aipatzekoa da Tubacexek, iaz izandako mozkin oparoen ostean, akziodunei 14,5 milioi euro banatzea erabaki duela dibidendotan; eta administrazio kontseiluko hainbat kide multinazionaleko akziodun esanguratsuak edota euren ordezkariak dira. 

6,7 milioi euro 11 goi-kargudunen artean

Administrazio kontseiluan ez dauden goi-kargudunek ere igoera nabarmena izan zuten iaz euren soldatetan. 6.757.000 jaso zituzten guztira 11 pertsona hauen artean (txostenak ez du zehazten zenbat jaso zuen bakoitzak):

  • Manuel Sarabia Figueroa Hr Corporate Director And Md Trading And Services
  • Anton Azlor Villa Commercial Corporate Director
  • Iker Azkargorta Viteri Managing Director Big Pipes&Fittings
  • Diego Herrero De La Torre Innovation Corporate Managing Director
  • Guillermo Ruiz-Longarte Perez Chief Financial Officer
  • Javier Lorenzo Santiago Managing Director Americas
  • Celestino Danis Basurko Managing Director Steel&Extrusion
  • Miguel Gomez Lacabex Oim And M&A Director
  • Ajay Sambrani Asia&Middle East Managing Director
  • Juan Antonio Gomez-Cordobes Mueller Tubacex Middle East Manager
  • Ana Lopez De Mendoza Laburu Risks And Internal Control Manager

Goranzko joera etengabekoa izan da 2021tik hona: urte horretan 1.970.000 euro banatu zituzten 10 arduradunen artean. 2022an, aldiz, goi-kargudun bat gutxiago zegoen taldean, eta 2.784.000 euro jaso zituzten orotara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide