IRITZIA

M8, zorionak? Urte berri on

Izar Mendiguren Cosgaya 2024ko mar. 8a, 16:00

Azken greba feministan hartutako irudia. / Aiaraldea.eus

Gaur ez nau iratzargailuko alarmak soilik esnatu. Mugikorra begiratu eta "Aupa zuek", "Zorionak"... eta halako mezuak ikusi ditut nonahi. "Urte berri on" da atera zaidan hitza: nazkatua eta nekatua nago martxoaren 8an emakume* langilearen nazioarteko eguna dela-eta gailentzen diren diskurtso zuri-moreekin. 

Mugimendu Feministatik zaintzaren negozioa salatzen den garaietan ("haceros cargo ya" mezu zuzenarekin gainera) aldamenetik aldaketak baino, "zorionak" jasotzen ditugu. Zaintzarekiko eta feminismoarekiko ardura jendarte osoarena da (edozein motatako norbanako zein entitateena: lantokiak, kirol zein kultur elkarteak, eragile politiko edota sindikalak, instituzioak, hezkuntza sistema...). 

Bada garaia bakoitzak dagokion espazioa, hitza, posizioa eta boterea hartu (edo utzi) dezan: etxe zein zaintza sistemako langileek (soldatapekoek zein lan horiek egiten dituztenek) bestelako baldintza batzuetan egin dezaten edo dezagun aurrera. "Zorionak esaten badizute gaur, ez da bere tokia" irakurri dut sare sozialetan. 

Gogoan izan ditzagun gaurko, biharko eta urte osoko egunetan 24 orduz zaintza lanetan dabiltzan emakumeak* zergatik dauden (eta gauden) horrela, eta eralda ditzagun orainetik sistemaren erroak (gure etxekoak, hezkuntzakoak, lan mundukoak, instituzioetakoak...). Gaur eta behar besteetan aterako gara kalera.

M8 egunero da. Ohartzen zarenerako, bai, zorionak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide