Euskarri guztietan euskarazko edukien sorkuntza handitzeko eskatu diote Euskal Herriko hainbat eragilek EITB eta Eusko Jaurlaritzari. 2023ko udazkenean sortu zen plataforma, eta sinadura bilketari ekin diote interneten geroztik. Horrez gain, maiatzaren 18an mobilizazioa egingo dute Gasteizen, 17:30ean.
Abian dago norbanakoek zein eragileek babesa adierazteko sinadura bilketa, labur.eus/aldatugidoia webgunean
Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak (Aiaraldea Ekintzen Faktoriak) bat egin du deialdiarekin eta ekimenarekin; eta entitate gisa atxikimendua adierazi dio plataformari. Ildo beretik, Kooperatibako bazkide zein erabiltzaileak sinadura bilketan parte hartzera animatu ditu, komunikazio kanaletan zabalpenari bide emanez.
Hauek dira 'Aldatu gidoia euskararen alde' egitasmoaren eskaerak:
- Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontuetan urteko %5 euskarazko ikus-entzunezkoetara bideratzea. 9 euro urtean biztanleko.
- EITBk Euskal Herri osorako jardutea.
- Diru publikoz finantzatutako euskarazko bikoizketa-azpidatzi guztiak egokitu eta plataformetara helaraztea, Espainiako Estatuko legeak agintzen duen bezala.
- Inklusioaren eta hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik azpidatzien erabilera politika diseinatu eta erabilera orokortzea.
- Zinema eta plataformetako euskarazko estreinaldiak iraunkorki promozionatzea.
- EITBn euskarazko kulturari eta euskal sortzaileei lehentasunezko tokia egitea.
- Bideojokuen industriako ehun asoziatiboarekin eta enpresarialarekin harremanak sortzea eta lan egitea.
2023ko udazkenean aurkeztu zuten plataforma. 2024ko politiketan eta aurrekontuetan haien eskariak aintzat hartzea eskatu diete ordutik eragileko kideek Eusko Jaurlaritzari, eta erakunde horrekin zein alderdi politikoekin biltzeko konpromisoa hartu dute: