Argiteria publikoa 15 minutuz egon zen itzalita atzo iluntzean Laudioko Herriko plazan, Amurrioko Juan Urrutia plazan eta Luiaondoko Gizarte Etxean. Ekintza sinbolikoa izan zen, Lurraren Munduko Egunaren testuinguruan eginikoa, energia aurreztearen beharra jendarteratzeko.
Aiarako Kuadrillak sustatu zuen ekimena, Eskola Agenda 2023 proiektuaren barruan. Eskualdeko 11 hezkuntza zentrotan landu dute egitasmo hori. Gauzak hala, ikasleak izan ziren atzoko ekitaldietako protagonista nagusiak. Manifestu bateratua irakurri zuten hiru herrietan, eta klasean prestatutako margolanak eta bestelako elementuak ere atera zituzten kalera.
Laudion, adibidez, bertsoak kantatu zituzten energia aurreztearen aldeko mezua plazaratzeko:
Argazkiak: Aiarako Biltokia, Aresketa Ikastola, Txabi Alvarado Bañares