Aitor Intxaurraga Zuluagaren 40 urteko ibilbidearen antologia bat ikusteko aukera dago Laudioko Kultur Etxean, maiatzaren 15era arte. Ganbarako aretoan jarri dituzte artista orozkoarraren lanak, eta bera ere bertan egongo da egun hauetan, bertaratzen direnekin solasteko eta margotzen jarraitzeko. Izan ere, koadroez gain, astoa, pintzelak eta mihizeak ere eraman ditu margolariak Kultur Etxera, sorkuntza prozesuak etenik izan ez dezan.
Orozkoko paisaiak ditu Intxaurragak inspirazio, baina Frantzian ere egin ditu margolanak, eta horietako batzuk ere ikusi daitezke Laudioko erakusketan.
18 urte zituela hasi zuen ibilbidea margolari moduan, Juan Bayon Salado Bay Sala artistaren eskutik. Hala azaldu zuen Intxaurragak berak otsailean Aiaraldea Komunikabideari eskainitako elkarrizketan.
Aitor Intxaurragak berak azaldu dizkio erakusketaren nondik norakoak Aiaraldea Komunikabideari:
🎨Aitor Intxaurraga Zuluagaren 40 urteko ibilbidearen antologia bat ikusteko aukera dago Laudioko Kultur Etxean, maiatzaren 15era arte.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 7, 2024
📸Ikusi argazkiak hemen👉 https://t.co/7hbfBwaUjU pic.twitter.com/OFwRqin2Nu