Arabako Kontzeju Elkarteak (AKE), zeinak lurralde historikoko administrazio batzarrak ordezkatzen dituen, ohar oso kritikoa plazatu du, argitzeko Solaria enpresa bultzatzen ari den proiektu fotovoltaikoaren kontra dagoela.
Erakundeak azaldu du egitasmoak 350 hektarea hartu nahi dituela energia ekoizteko eta gero 100 kilometrora garraitu nahi duela elektrizitzate hori, zentzuzko edozein irizpide baztertuta eta Araba bitan zatituta. Horrek, lurralde orekan eta landa eremuan eragin oso kaltegarria izango duela salatu du AKEk.
Horren aurrean, eredu jasangarriak eta landa eremuarekin bateragarriak aldarrikatu ditu elkarteak: autokontsumo azpiegiturak, komunitate energetikoak edota Ekiola ekimenaren tankerakoak.
Gauzak horrela, AKEk aldarrikatu du erakunde publikoek modu zentzudunean arautu behar dituztela proiektu energetikoak. Horregatik, instituzioei eskatu die egitasmoen eraginak modu sakonean aztertzea, bioaniztasuna, nekazaritza eta abeltzaintzaren zein kontzejuen biziraupena ardatz hartuta. Halaber, alternatiba egokienak lantzea eskatu dute elkarteko kideek, energia kontsumo puntutik ahalik eta gertuen ekoiztu dadin.
"Nahitaezkoa da energia berriztagarrien garapena ikuspegi orekatuarekin egitea, bai aurrerapen teknologikoa, bai gure landa-ingurunearen zaintza errespetatzen", ondorioztatu du AKEk.