Berria egunkariak gaurko azalera eraman du Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari dirulaguntza kendu izanaren gaia. Euskal Herriko mailako hedabideak gaiari buruzko erreportajea osatu du, hainbat pertsona elkarrizketatuz.
Asier Amondo (AEK-ko kidea), Christian Alemany (Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kidea) eta Gartzen Garaio (Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko idazkaria) hitz egiten dute artikuluan. Hirurek sailkatzen dute Amurrioko Udalaren erabakia "desbide euskarafobo" moduan, eta gaur abiatutako atxikimendu kanpainaren berri ere ematen dute.
Hemen irakurri daiteke artikulua osorik.
