EHZ jaialdia ekainaren 28an, 29an eta 30ean ospatuko dute Arberatzen eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du hurrengo astean. Jaialdiaren aurtengo edizioak eutsi dio bere izaerari eta aniztasuna eta independentzia sustatuko ditu egitarau oparoarekin.
Luzea eta aberatsa da artisten zerrenda. Ospetsuak diren sortzaileekin batera (Gorka Urbizu, Belako, Su Ta Gar...), azken urteotan agertutako proposamen interesgarriak eta anitzak egongo dira (Nakar, Süne, Octopussy, Ezezez...). Zerrenda osoa hemen ikus daiteke.
Musika ez ezik, antzezlanek, eztabaidek eta tailerrek ere tartea izango dute. Izan ere, EHZ jaialdiak, kontsumoa baino, parte hartzea eta auzolana bultzatzen ditu, eta horregatik aukera dago boluntario gisa laguntzeko.