Bihar Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak Arabako beste hainbat plataforma eta elkarterekin batera makro-proiektuen kontrako alegazioak aurkeztuko ditu. Hitzordua goizeko 11etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren aurrean.
Izan ere, bihar bertan bukatuko da Aiaraldetik igaroko den “heriotzaren korridore” elektrikoaren aurkako alegazioak aurkezteko epea. Alegazioan NANean agertzen diren datu pertsonalak jarri eta asteazkenean baino lehen udaletxean entregatu besterik ez da egin behar.
Deitzaileek ohar bidez azaldu dutenez, "deialdiaren helburua da proiektu fotovoltaikoen, eolikoen...kontra herri-alegazioak batera entregatzea".
