Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Arabako Lurralde Historikoko baselizak eta Trebiñuko enklabea kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku-hartzeak garatzeko dirulaguntza ebatzi du 2024ko ekitaldirako, eta 70.000 euro emango ditu guztira hainbat eraikin konpontzeko. Horien artean daude Okondoko San Prudentzio ermita eta Laudioko Etxebarri baserria.
Zehazki, Okondoko San Prudentzio ermitako fatxada nagusia eta albokoa zaharberritzeko aurrekontua 15.383,94 eurokoa da. Eta Arabako Foru Aldundiak 9.845,72 euroko dirulaguntza emango du.
Laudioko Etxebarri baserriko fatxada nagusia finkatzeko proiektuaren aurrekontua, berriz, 14.822,50 eurokoa da. Eta AFAk 10.672,20 euroko dirulaguntza emango du.

Gogoratu behar da uztailean Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko espezialistek margoak babesteko lanak egin zituztela Etxebarri baserriko fatxada nagusian. Zaharberritze-lan horiek 10.672 euroko dirulaguntza jaso zuten Foru Aldundiaren aldetik, obren balioaren %72.