Arte Hartze zikloaren baitan, irailaren 29an Maialen Lujanbiok RR "Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri-ikus-entzunezkoa" eskainiko du Faktorian. Hitzez eraikitako errezitaldia izango da, hizkuntza izango du lehengai, hainbat erregistrotan baliatuta: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatuko du emanaldia bertsolariak.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozketatuko du saioa ikusteko, hemen.