A-3641 errepideak desadostasuna piztu du Okondoko eta Aiarako Udalen artean

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 25a, 12:50

A-3641 errepidean kamioi batek izandako istripua, artxiboko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Errepide horrek baserri ugari ditu ertzetan, eta bi udalerrietako biztanleek eta garraio ugarik erabiltzen dute bide hori. Ekarri ditzakeen ondorioak ikusita, Aiarako Udala ez dago ados errepidea zabaltzearekin, eta trafiko astuna errepide egokiagoetara bideratzea eskatu du. Okondoko Udalak, berriz, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko premiazko esku-hartzea beharrezkoa dela iritzi du.

Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren diputatuak aurreratu duenez, A-3641 errepidean, Zuhatza parean, esku hartzeko asmoa dute. Afera horri dagokionez, Okondoko eta Aiarako Udalak ez datoz bat, eta bi Udalen desadostasuna argia da.

Okondoko alkateak, Jon Escuzak, Aiarako Udalak Zuhatza bere udalerriarekin lotzen duen A-3641 errepidea handitu eta hobetzeari uko egiteko hartutako erabakiarekin erabat ados ez dagoela adierazi du. Bere ustez, bi udalerrietako biztanleek eta garraio ugarik erabiltzen dute bide hori, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko premiazko esku-hartzea beharrezkoa da.

Ohar baten bidez Udalak gogoratu du 80 ikasle baino gehiago garraiatzen dituztela Okondotik, ia egunero, ondoko Aiara eta Amurrio udalerrietako ikastetxeetara. "Bide hori hobetzea ez da komenientzia politikoko kontua bakarrik, erantzukizuneko kontua ere bada. Administraziook batera lan egin behar dugu udalerri guztien onurarako izango diren eta segurtasun baldintza ezin hobeak eskainiko dituzten azpiegiturak bermatzeko", azpimarratu du alkateak.

Hori guztia dela eta, Okondoko Udalak A-3641 errepidea hobetzeko eskatu die foru agintariei, jarduera hori Aiarako eskualde osoaren ongizaterako eta segurtasunerako ezinbestekoa dela defendatuz. "Gure udalerritik borrokan jarraituko dugu zabalkundea lehenbailehen gauzatu dadin", bukatu du Jon Escuzak.

Aiarako Udala, herritarren parte-hartzearen alde

Duela egun batzuk Aiarako Udalak Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Departamentura jo zuen A-3641 errepidean, Zuhatza parean, zer jarduketa aurreikusten dituen jakiteko, eta ekarpenak aurkeztu ahal izateko.

Izan ere, ohar bidez zabaldu zuenez, errepide horrek baserri ugari ditu ertzetan, eta gero eta ibilgailu gehiago ibiltzen dira, bai autoak, bai kamioiak, bai bizikletaketa zein oinezkoak. Udal gobernu taldeak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, errepidea zabaltzeak ekarriko luke ibilgailuak azkarrago joatea eta arriskua biderkatzea.

Horrez gain, Zuhatzako kontzejuak eta Aiarako Udalak behin baino gehiagotan eskatu dute trafiko astuna errepide egokiagoetara bideratzea eta baserrien artean ez igarotzea.

Era berean, Aiarako Udalak Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean gogorarazten zionez, Arabako Batzar Nagusiek mozio bat onartu zuten martxoaren 18an bide-azpiegiturak hobetzeko proiektuetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko. 

Aiarako Udalak gogorarazi zuen errepide horrek hainbat tokitan ez duela uzten bi garraio astun igarotzen, eta maiz garraio horiek behar baino azkarrago doazela, baimendutakoa baino azkarrago, eta horrek zaildu egiten duela erreian mantendu ahal izatea eta galtzada-irteerak ugariak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide