Urriaren 28an garraio publikoaren esparruan greba eguna deitu dute UGT eta CCOO sindikatuek eta hori dela medio, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek iragarri dute gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituztela. Zehazki, Arababusek autobusen %30 funtzionamenduan egongo dela zehaztu. Bizkaibusek, aldiz, ez du kopururik aipatu, soilik funtsezko zerbitzuak mantentzeko asmoa dutela. Hala ere, Bizkaian indarrean egongo den zerbitzua honako hau izango da.
Arabako Foru Aldundiak aipatu du lantokietara eta ikastegietara sartzeko/irteteko ordutegiak betetzen dituzten bidaldiak bermatzea dutela helburu, baina ohartarazi dute ezin direla bermatu alavabus.eus webgunearen bidez egindako erreserba eta salmenta aurreratuak, gutxieneko zerbitzuetan izan ezik.
Gauzak horrela, Araban urriaren 28an egongo diren autobusak honako hauek izango dira:


Gogoratu beharra dago Gasteizera joaten den zerbitzua, berez, zenbait arazo izan dituela azken urteotan eta Foru Aldundiak indartu behar izan zuela.