Altxa Burua ekimena Aiaraldean zabaltzen ari da, 'smartphoneen' erabilera atzeratzeko gazteen artean

Aitor Aspuru Saez 2024ko aza. 20a, 12:33

'Smartphone'-aren erabilera atzeratu nahi du Altxa Buruak. / Rojo y Negro

Zaraobe Institutuan hasi dira lanean Altxa Burua mugimenduak dituen helburuekin. Alegia, 'smartphoneen' erabilera adina atzeratzea gazteen artean eta laguntza eskaintzea behin gailua izanda.

Altxa Burua Aiaraldea egitasmoa sortu zuten udan eskualdeko hainbat familiak mugimendu horren xedeak zabaltzen jarraitzeko eta elkarlanak emaitzak eman ditu Zaraobe Institutuan. Izan ere, ikastetxe horretan Okondo eskola, Etxaurren Ikastola, Arteko Gure Ama Herri Ikastetxea, Urduñako Eskola eta Amurrioko Zabaleko eta Mendiko ikastetxeetako zenbait guraso lanean ari dira adingabeen artean 'smartphone'-aren erabilera atzeratzeko eta tresnak eskaintzeko gailu horiek baliatzeko.

Edonola ere, Altxa Burua Aiaraldeak ez du bere jarduera eten nahi: "Orain beste urrats bat egin nahi dugu eta gure inguruko hezkuntza-komunitate guztiak gonbidatu nahi ditugu, pantailak behar bezala erabiltzeak dakarkigun erronka handiari aurre egiteko besteko indarra duen eskualdeko erreferente izan gaitezen".

Orain arte egindako lanen artean azpimarratu dute inkestak sustatu dituztela gurasoek jakiteko zein erabilera mota duten euren seme-alabek, 'smartphone'-ari dagokionez. Ekimenak emaitza positiboak utzi ditu, bultzatzaileen aburuz: "Horien bidez, familia askok gai horri buruzko informazioa jasotzeko beharra ikusi dute, bai eta beste hainbatek lehen 'smartphone'-a emateko atzerapena hitzartzen duten familia-taldeetan parte hartzeko borondatea ere, gaur egun presio eta inertzia soziala baitira emate horren arrazoi nagusietako bat".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide