Abenduaren 5etik 8ra egingo dute aurten Durangoko Azoka. Aurreko astean aurkeztu zuten 59. edizioko egitaraua eta 933 nobedade eta 200 ekitaldi egongo dira orotara.
Tartean eskualdeko sortzaileen lan batzuk aurkeztuko dira bertan. Zinkha taldeak Gau hartan diskoa aurkeztuko du abenduaren 6an Ahotsenean.
Azken Erromantikoak filmaren emanaldia ere egongo da abenduaren 7an Irudienean. Txani Rodríguez laudioarraren Los ultimos románticos eleberrian oinarritutako filma da hori.
Horrez gain, Amurriotik eta Urduñatik autobusak antolatu dituzte abenduaren 6an Durangoko Azokara joateko. Amurrion Kultur etxean egongo dira tiketak salgai azaroaren 27tik abenduaren 5era. Urduñan Alondegian erosi ahalko dira gaurdanik abenduaren 3ra. Prezioa 9 eurokoa da.