Urtarrilaren 3an, ostirala, gertatu zen Euskal Herrian 2025eko lehen hilketa matxista. Hain zuzen, 63 urteko gizonezko batek bere ama erail zuen Barakaldon. 84 urteko emakumezkoaren etxean jazo zen hilketa eta Ertzaintzak jakinarazi du indarkeria matxistagatik aurrekariak zituela hiltzaileak. Igandean espetxeratu zuten erasotzailea.
Hilketa salatzeko eskualdean mobilizazioak egingo dituzte gaur eta bihar. Gaur 19:00etan izango da elkarreteratzea Amurrion, herriko Mugimendu Feministak deituta. Udalak bat egin du protestarekin.
Aldiz, biharko bi deialdi zabaldu ditu Aiarako Udalak hilketa matxistaren kontra. 15 minutuko kontzentrazioak izango dira. Lehenengoa 12:00etan egingo dute udaletxeko sarreran eta bigarrena 18:00etan Ferialean.
Abenduaren 3an izaera bereko elkarretaratzeak deitu zituzten bi udalerrietan eta Artziniegan Pasaian gertatutako erailketa salatzeko.