Larunbat arratsaldean jokatu zuten Amurrio Club eta CD Laudio taldeek euren arteko derbia, ohorezko mailako kategorian. Lehiak lehia, partidua hasi baino lehen omenaldia egin zieten Kali Garrido eta Juan Carlos Rebollo jokalari ohiei, eta haiek arduratu ziren ohorezko sakea egiteaz.
Basarte futbol zelaia erabat beteta zegoela adierazi du Amurrio Clubeko presidente Laurentz Ibarrolak: "Giroa paregabea zen. Ni klubaren presidentzian nagoenetik ez dut Basarten hainbeste jende ikusi".
Kali Garrido eta Juan Carlos Rebollo futbol jokalari ohiak omendu zituzten atzo Amurrio Club - CD Laudio derbiaren hasieran pic.twitter.com/So7sX3an30
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 12, 2025
Golik gabeko derbi bizia
Gradetan zeuden zaletuen animo-oihuak, baina, ez ziren nahikoa izan ez bertakoentzat ez talde bisitariarentzat, markagailua 0-0 zegoela bukatu baitzen norgehiagoka.
Ez zen partidu lasaia izan, ordea. "Derbi gogorra eta intentsitate handikoa" izan zela azpimarratu du Chris Gomez Dominguez argazkilariak, bertan izan baitzen kameraren beste aldetik irudiak jasotzen. Gomezen arabera "talde bakoitzak izan du ia gola" lortzeko aukera, lehenengo CD Laudiok, "baselina baten bitartez" eta gero Amurrio Clubak "falta bati esker".
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez