Aiaraldeko bost txirrindulari lehen hamarren artean sailkatu dira Espainiako Ziklokros Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2025ko urt. 14a, 13:00

Mikel Llorente laugarren sailkatu zen kadeteen artean. / Aiala Txirrindularitza Elkartea

Mikel Llorente, Mirari Gotxi, Andoni Etxebarri, Iñaki Carro eta Hodei Muñozek parte hartze azpimarragarria izan zuten asteburuan As Pontesen lehiatutako txapelketan.

Asteburuan jokatu dute Espainiako Ziklokros Txapelketa As Pontesen (Galizan) eta Aiaraldeko txirrindulariek erakutsi dute eskualdeko maila aparta dela. Izan ere, bost kirolarik lortu dute lehen hamarren artean sailkatzea euren kategorietan.

Mikel Llorente kadeteak As Pontesera jo zuen bere kabuz, hau da, selekzio batek hautatu gabe, baina emaitza polita eskuratu zuen, laugarren igaro baitzuen helmuga. Aiala Txirrindularitza Elkarteko kideak bere taldeko Ibai Colmenerok baino zorte hobeagoa izan zuen. Berez, Colmenero hautatu zuen Euskadiko Selekzioak, baina erorketa batek harrapatu zuen proba hasieran eta matxura mekanikoa izan zuen geroago. Azkenean, 59. amaitu zuen lasterketa.

Mirari Gotxi Movistar taldearekin entrenatuko da aste honetan, Espainiko Ziklokros Txapelketa amaituta

Mirari Gotxik, bere aldetik, bosgarren postua hartu zuen sailkapenean eta aste honetan egun oso bereziak biziko ditu, Movistar taldeak gonbidatu baitu entrenatzera.

Master 30

Master 30 kategorian bi aiaraldear sartu ziren lehen hamarren artean. Berez, Andoni Etxebarri Euskadiko Txapeldun amurrioarrak laugarren postua eskuratu zuen eta Iñaki Carro, aldiz, seigarrena izan zen.

Hodei Muñoz luiaondoarra eta Euskadiko Txapelduna ere 23 urte azpiko kategorian aritu zen eta zortzigarren sailkatu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide