Atzo PP, Junts eta Vox alderdien baturak bertan behera utzi zuen Espainiako Gobernuak Kongresuan onartu nahi zuen Omnibus dekretua. Hainbat asmo jaso zituzten ekimen horretan: pentsioak eta bizitzeko gutxieneko diru sarrerak igotzea, garraio publikorako abonuak, argindarra ordaintzeko bonu sozialak, Valentziako uholdeek kaltetutakoentzako laguntzak eta Jaurlaritza erbesteratuak 1936an Parisen erabili zuen egoitza EAJri itzultzea.
Alderdi eskuindarren kontrako bozketaren emaitzak gaur bertan geratuko dira agerian. Izan ere, Renfek jakinarazi du prentsa ohar baten bidez jadanik ezin direla erosi apirilera arte indarrean dauden doako garraio abonuak. Berez, aurretik erosi zituztenek mantenduko dituzte apirilera arte, baina ezin dira erosi.
Hortaz, tren zerbitzua erabili nahi dutenek 2022ko tarifak ordaindu beharko dituzte geltokietako leihatiletan eta makinetan. Momentuz, bide horiek baino ez daude tiketak erosteko eta apurka-apurka besteek funtzionatuko dute.
Gogoratu beharra dago 2022ko inflazioaren ondorioz, Espainiako Gobernuak doako abonuak sortu zituela aldiriak eta distantzia ertaineko zerbitzuetan.