Urtero bezala, Aiaraldean hainbat produkturen bilketa egingo dute Elkartasun Karabanarako. Egitasmoak Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuak hornitzen du eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekiko alde lan egiten duten elkarteek antolatzen dute.
Berez, bide anitzak egongo dira laguntzeko. Hain zuzen, bihar eta larunbatean Amurrio eta Laudioko Eroski supermerkatuetan eta Artziniegako bi supermerkatuetan ere dohaintzan laga daitezke elikagaiak (azukrea, arroza, lekaleak, pasta, konpresak, atun eta sardina latak).
Diruz laguntzeko parada
Horrez gain, ekarpen ekonomiko zuzenerako kontu korrontea jarri dite eskura: ES79-3035-0089-16-0891041001 Laboral kutxa.
Otsailean Laudioko Udaletxean
Elkartasun ekimena ez da asteburuan amaituko eta Laudioko Udaletxeko beheko solairuan utzi ahal izango dira produktuak 8:00etatik 15:00etara. Gainera, astelehen eta ostegunetan 19:00ak arte luzatuko dute tartea. Bilketa hori otsailaren 17tik 21era egingo dute.
Laudio Ikastolan Bucraarako laguntza
Laudio Ikastola ere elkartasun mapa horretan dago. Abenduan ikasle talde batek Bucraara jo zuen eta orain ere ildo beretik jarraituko dute bidaiatu gabe.
Horrela, jadanik Laudio Ikastolan (8:00etatik 17:00etara eta otsailaren 21era arte ere), elikagaiak biltzeaz gain, helduentzako pixoihalak -adinekoen eguneko zentrorako- eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako marra bateko koaderno handiak jasotzen ari da, Aaiungo Bucraa herrirako.