Olatz Salvador Skakeitan taldearekin murgildu zen 2010an musikagintzan. Geroztik ibilbide oparoa urratu du musikari donostiarrak, eta bakarkako lau lan plazaratu ditu, azkena iaz bertan: Zainak eman. Urte hauetan guztietan ondutakoaren inguruan luze hitz egin zuen urtarrilaren 19an Faktorian eskainitako solasaldi musikatuan, Izar Mendiguren kazetari eta bertsolariaren gidaritzapean.