Jesus Langardo Suso Bilboko margolariaren koadroa zozkatu zuen Cosecha del 48 elkarteak bere jarduera finantzatzeko eta pasa den ostegunean eman zioten irabazleari. Manu Eguren lantenoarrak Herriko plazan jaso zuen margolana.
Lanaren izenburua El Llodio que yo conocí da eta egileak berak azaldu zionez Aiaraldea Komunikabideari, 1980. urtean margotu zuen eta bere estudioan egon da urte luzez, harik eta Cosecha del 48 elkarteak zozkatu duen arte. Horretarako, 50 zentimoko hainbat boleto saldu dituzte.
Berez, elkarteak 1948an jaiotako laudioarrak biltzen ditu eta kultura jarduerak antolatzen ditu (gastronomiari edota bidaiei lotuta, besteak beste).