Amurrion egin zuten ostiralean Aiarako Kuadrillako batzarra eta aurtengo aurrekontuak onartu zituzten. Laudio, Aiara, Okondo, Amurrio eta Artziniega barne hartzen dituen erakundeak 8.577.440,20 euro baliatzea aurreikusi du aurten.
Kopuru horren zati handi bat, ia %25a, hondakinen bilketa eta garraiora bideratuko dute. Izan ere, bilera berean onartu zuten zerbitzu hori kontratatzeko lizitazioa abiatzea, 2.044.274,85 euroren truke. Guztira, zortzi urterako esleitu nahi dute, 19.625.038,52 euro baliatuta guztira.
Aiarako Kuadrillaren egoitza
Bestalde, Aiarako Kuadrillaren egoitza Arespalditzan behin betiko finkatzeko urratsak eman zituzten. Aiarako Udalak Sindikatu Zaharraren Eraikina lagatzea onartu zuten batzarrean, helburu horretara bideratzeko.