Martxoaren 7an izan zen Aiarako Kuadrillaren batzarra Amurrion eta, EAJk azpimarratu duenez, erakundearen izenean aldaketa garrantzitsua egongo da hemendik aurrera. Izan ere, Aiaraldeko Kuadrilla izango da bere izendapen ofiziala.
Jeltzaleek aurkeztu zuten ekimena eta ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso zuen ekimenak: "eskualdearen nortasuna indartu eta herritarrek gehien erabiltzen duten izendapenera egokitu nahi da".
Horrela jakinarazi dute jeltzaleek atzo zabaldutako prentsa oharrean, zeinean aldarrikatu duten 2025eko aurrekontuak aurrera eginda, EAJk Aiaraldeko egonkortasuna eta garapena indartu dituela. Berez, gogoratu beharra dago Iñigo Pinedo jeltzalea dela Kuadrillako presidentea.
Oharrean, EAJk azaldu du erakundeak berak aletutako erabakiak: aurrekontuaren eta hondakinen bilketarako kontratu berriaren onarpena, Aiarako Udalaren Sindikatu Bertikaleko egoitza ohia lagatzea Aiaraldeko Kuadrillako egoitza bilakatu dadin eta Martxoaren 8ko adierazpenaren akordioa.