Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak aurkezteko epea martxoaren 19ra arte dago irekita

Aitor Aspuru Saez 2025eko martxoaren 15a

Duela bi aste jarri zituzten alegazioak herritarren esku Aiaraldeko Mendiak Bizirikeko kideek. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak adierazi du Arabako Foru Aldundiaren aldizkari ofizialean Eusko Jaurlaritzakoaren ondoren argitaratu zutenez, azken data hori izango dela muga. Hortaz, atzo ez zen azken eguna izan.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak jakinarazi du martxoaren 19ra arte luzatuko dela Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak aurkezteko epea. Izan ere, taldeak Eusko Jaurlaritzaren aldizkari ofizialaren argitalpen data hartu zuen aintzat dokumentazioa aurkezteko, baina Arabako Foru Aldundiko aldizkari ofizialak geroago jaso zuenez, azken data hori da erreferentea.

Momentuz, plataformak 410 alegazio baino gehiago erregistratu ditu eta bere helburua bada 500 sinadurara heltzea. Dena den, ez dakite herritarrek indibidualki zenbat bete dituzten. Alegazio ereduak hemen eskuratu daitezke.

Proiektua Ferosca Wind enpresak bultzatzen du eta 6 aerosorgailu (4,5 MW-ko potentziakoak eta 113 metroko altuerakoak) instalatu nahi ditu eskualdean, Aiara eta Laudio artean, hain zuzen. 

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak azpimarratu du instalazioaren eremua ez dagoela jasota Energia Berriztagarrien Sektore Planaren barruan.

Martxoaren 22an mobilizazioa Gasteizen

Bide batez, Aiaraldeko Mendiak Bizirik-ek gogoratu du energia megaproiektuen kontrako manifestazio nazionala egongo dela hurrengo larunbatean Gasteizen 18:00etan. Bilbo plazatik abiatuko da mobilizazioa.

Laudion elkarretaratzea egin zuten duela bi aste Ferosca I proiektuaren kontra:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide