Sindikatu gehienek bertan behera utzi dute Renfe eta Adif enpresetako greba deialdia

Erredakzioa 2025eko martxoaren 17a

Uste baino eragin txikiagoa izango du grebak. / Aiaraldea.eus

SEMAF, UGT, CCOO eta SCF sindikatuek akordioa lortu dute Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioarekin eta Kataluniako Generalitatearekin. CGT eta SF antolakundeek, ordea, eutsi diote mobilizazioari.

Hainbat bide baliatuta jakinarazi dutenez, gaurko eta hurrengo bi asteetan egin behar zituzten greba eta lanuzteak bertan behera utzi dituzte Renfe eta Adif enpresa publikoetako sindikatu gehienek. Hain zuzen, azken orduetan SEMAF, UGT, CCOO eta SCF erakundeek adostasuna lortu dute Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioarekin eta Kataluniako Generalitatearekin hitzarmen kolektiboaren baldintzak errespetatu ditzaten eskumen aldaketarekin.

Izan ere, Espainiako eta Kataluniako Gobernuek Rodalies zerbitzua azken horren eskuetan utziko dute laster.

Edonola ere, CGT era SF sindikatuek ez dute akordioa sinatu eta horrek eragina izan dezake zerbitzuan. Horregatik, Renfek eskatu die bidaiariei ordutegia begiratzeko enpresako webgunean deialdiak iraun bitartean.

CGTk eta SFk argudiatu dute grebaren helburua ez zela bakarrik Kataluniako gatazka, baizik eta enplegu publikoaren etorkizunari lotutakoa. Horrez gain, CGTk azaldu du denbora eskatu dutela langileei akordioaren inguruan galdetzeko eta ez dutela onartu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide