Larunbatean ireki zen aurtengo Euskaraldian izena emateko epea. Maiatzaren 15etik 25era egingo da hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektibo erraldoia, eta Internet bidez bete daiteke inskripzioa ahobizi edo belarriprest moduan.
Hala ere, Euskaraldiko Aiaraldeko batzordeko kideek ekin diote dagoeneko parte hartzaileak modu aktiboan bilatzeari. Atzo gune mugikorra jarri zuten Laudio zein Amurrion, eta hurrengo asteetan ere beste hainbat tokitan egongo dira.